Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Mendebaldeko Sahara okupatuari buruzko "Gertatutako guztia argitan jarri” txostenaren aurkezpena Zarautzen
AURKEZPENA

Mendebaldeko Sahara okupatuari buruzko "Gertatutako guztia argitan jarri” txostenaren aurkezpena Zarautzen

Ostegunean, otsailak 24an, "Gertatutako guztia argitan jarri. Emakumeen giza eskubideen urraketak Mendebaldeko Sahara okupatuan (1975-2021)" txostena aurkeztuko da Zarautzen arratsaldeko 18:00etan.

Bertan, Marokoko erregimenak egindako giza eskubideen urraketen biktima izan diren 81 emakume sahararren lekukotasunetan oinarritzen den ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira. Hegoa institutuko zuzendari Irantzu Mendia Azkuek eta El Ghalia Djimik, Saharako giza eskubideen defendatzaile ezaguna, bideratuko dute ekitaldia.

Saharako giza eskubideak defendatzaileak diren emakume talde baten esfortzuari esker atera da ikerketa hau. Talde hori, Emakume Sahararren Gunea (EMSTO) bezala eratu da eta Hegoa Institutuaren laguntzarekin eta Euskal Fondoa babesarekin argitaratu dute ikerketa.

Xehetasunak