
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko V. jardunaldiak. Hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiten: erakunde eta instituzio publikoen arteko aliantzak
Nori zuzendua: Público general
Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Hegoa Institutuak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak jardunaldi hauen bosgarren edizioa antolatu dute irailaren 30ean eta urriaren 1ean Donostian.
Programa
2022ko irailak 30, ostirala
17:30. Jardunaldien inaugurazioa
17:45. Hasierako ponentzia elkarrizketan
- Anahi Guelman. Hezkuntza Zientzietan doktorea eta lizentziatua Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA). CLACSO erakundeko “Herri-hezkuntza eta Pedagogia Kritikoak” lantaldeko kidea. UBAko ikerketa-proiektuen zuzendaria da (proiektu horiek lan produktibotik lantzen dituzte pedagogia deskolonizatzaileak), Hezkuntza Zientzien Departamentuko zuzendaria eta UBAko Hezkuntza Zientzien karrerako Pedagogia Katedrako irakasle titularra. Hainbat liburu eta zientzia-aldizkarietarako artikuluak idatzi ditu.
- Suyapa Martínez Scott. Suyapa Martínez Scottek Pedagogiako doktoretza egin zuen Valladolideko Unibertsitatean eta Pedagogia Departamentuko irakasle kontratatu doktorea da Segoviako Hezkuntza Fakultatean (UVa). Unibertsitateko irakaskuntzarekin, Hezkuntza kritiko eta inklusiboarekin eta Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzarekin lotutako I+G+B, irakaskuntza-berrikuntzako proiektu eta ikerketa-talde ezagunetako kidea da. Gaur egun, Valladolideko Unibertsitateko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Behatokiko (OCUVa) zuzendaria da.
- Moderatzailea: Josu Oscoz. Arabako Foru Aldundia.
18:45. Galderak eta erantzunak
19:15. Lehenengo egunaren itxiera
2022ko urriak 1, larunbata
9:30. Goizeko solasaldia. Esperientzia eraldatzaileak, sareen eta aliantzen ikuspegitik, eta diskurtsoaren eta praktikaren arteko koherentziaren sustapenean.
- Mariano Flores. Lafede.Cat.
- María Monzo Tatje. Bartzelonako Udaleko Justizia Globaleko eta Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaria.
- Liz Meléndez. Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán (Peru).
- Alberto Gastón. Unibertsitate Kritiko Sarea - Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea.
- Moderatzailea: Zaloa Pérez. REAS Euskadi.
10:45. Talde-tailerrak
12:30. Kafea hartzeko atsedenaldia
13:00. Azken iruzkinak Anahi Guelmanen eskutik
13:20. Jardunaldien ebaluazioa
Izena ematea
Izen emateak irailaren 23ra arte hemen.
-
Hasiera data/ordua
2022ko Irailak 30, 17:30 -
Amaiera data/ordua
2022ko Urriak 01, 13:30 -
Herria
Donostia / San Sebastián -
-
Ekonomia Solidarioari buruzko Master Amaierako Lanen Unibertsitate Lehiaketa
Data: 2022(e)ko Ekainak 09
-
Egia jakiteko eskubidea, bakea eraikitzeko tresna gisa. Nazioarteko elkarrizketa, Kolonbiako esperientzian oinarrituta
Data: 2022(e)ko Irailak 07
-
Ikerketa Feministaren Metodologiei buruzko VI Jardunaldiak
Data: 2022(e)ko Urriak 20
Herria: Euskadi