'Una maleta colombiana' liburuaren aurkezpena online. Liburuak erbestean dauden biktimen esperientziak jasotzen ditu
Argitalpenak, Carlos Martín Beristainek sinatua, erbestean dauden biktimen istorioak eta hautemateak biltzen ditu. Horiek Egiaren Batzordeak (CEV) jaso ditu, haiengan izandako eraginak, haien testuinguru anitzak eta Kolonbiako gatazkak ukitutako bizitza pertsonal eta familiarra berreskuratzeko proiektuen borroka etengabeak aitortzeko prozesuan.
Aurkezpena, modu birtualean egingo da CEVaren kanal digitalen bitartez apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan. Carlos Martín Beristain eta Lucía González ordezkariek hartuko dute parte bertan. Era berean, han izango dira Fabian Salvioli −egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriro ez gertatzeko bermearen sustapenerako Nazio Batuen Erakundeko errelatore berezia−, Helena Villagra eta Carlos Andrés Pérez −gizarte eta politika liderra - Urabá-Darién-Caribeko Giza Eskubideen Defendatzailea−.
Osteguna, apirilak 15, 17:00etan (Euskadiko ordua)Webgunea: comisiondelaverdad.co
Facebook: @ComisionVerdadc
YouTube: ComisiondelaVerdad
Hegoak argitalpena Europan banatzen du, CEVaren lanari Institutuak ematen dion laguntzaren barruan eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Garapenerako Nazio Batuen Erakundearean Programaren (PNUD) finantzaketari esker.