"Exilios y Lejanías. Relatos de mujeres colombianas" Bilbon aurkeztu da, eta liburuaren zenbait egile izan dira aurkezpenean
2024ko ekainaren 19an, Exilios y Lejanías. Relatos de mujeres colombianas liburua aurkeztu zen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko egoitza) 30 pertsona inguru hurbildu ziren lana ezagutzera. Hain zuzen ere, gatazka armatua dela-eta munduko herrialde ezberdinetan erbestean dauden zenbait emakume kolonbiarrek parte hartu zuten idazketa-tailer baten ondorioa da lana.
Liburuaren hamalau idazleetako hiru izan ziren jardueran. Hauek, hain zuzen: Linda Rakel Rengifo, Gloria Mendiola eta Berta Quiroz Botina. Haiek, Lina Jiménez Numpaque liburuaren ilustratzailearekin batera, beste emakume batzuen kontakizunak irakurri zituzten. Gainera, galdera batzuei erantzun zieten: nolakoa izan zen idazketa-prozesua eta zer erronka eta ekarpen izan dituzte erbestearen esparruan bizi izan dituzten bizipenak hitzen eta ilustrazioen bidez islatzeko lan hori dela-eta?
Jarduera amaitzeko, bertaratu zirenek Pazifikoko kostaldetik eta Kolonbiako Karibeko kostaldetik ekarritako dantzetan parte hartu zuten. Ekitaldia oso hunkigarria izan zen, eta, dantza horiei esker, emozio horiek guztiak eraldatu eta arindu ahal izan ziren.
Lanari buruzko informazio gehiago kontsultatzeko eta PDFa deskargatzeko, jo Hegoaren argitalpenen webgunera.