Bilboko Lankidetzako Udal Kontseiluak Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak proposatutako Gazaren aldeko adierazpena onartu du
Data: 2024(e)ko Ekainak 14
Bilboko Lankidetzako Udal Kontseiluak 2024ko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran Gazaren aldeko honako adierazpen hau onartu du, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak proposatuta:
"2023ko urritik ia 35.000 palestinar hil dira Gazako zerrendan Israelek egindako bonbardaketetan. Bi milioi pertsona baino gehiago daude ihesbiderik gabe harrapatuta. Ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak eta Nazio Batuen eta GKEen instalazioak bonbardatzen ari dira, inpunitate osoz. Nazioarteko zuzenbide humanitarioa sistematikoki urratzen ari dira.
Urtarrilean, Nazioarteko Justizia Gorteak neurriak hartzeko agindu zion Israeli, Gazan genozidiorik gerta ez zedin. Lau hilabete geroago egoerak okerrera egin du. Bonbardaketak etengabeak dira eta gosea gerrako arma gisa erabiltzen ari dira; Nazio Batuetako zenbait agentziak inguru horretan aurrekaririk ez duen gosete-egoera dagoela salatu dute. Ospitaleak gainezka daude, biztanleen behar handiei erantzun ezinik, energiarik, material kirurgikorik edo botikarik gabe. Bien bitartean, laguntza humanitarioa duten kamioiak atxiki dituzte, eta Israelek ez die uzten inguruan sartzen. Egoera katastrofikoa da". (...)

-
- Irakurri hemen adierazpen osoa.
- Albistea Euskadiko GGKEen Koordinakundearen webgunean.
Bilboko Lankidetzako Udal Kontseilua kontsulta, informazio eta parte-hartze instituzional, sozial, politiko eta hiritarreko organoa da, eta udalaren garapenerako lankidetza eta elkartasunerako politika definitzen du, eta horri jarraipena egiten dio. Egun, 57 GGKEk eta bost udal-talde politikoek osatzen dute organo hori.
Argazkia: Palestinako Albiste eta Informazio Agentzia (Wafa) APAimagesekin kontratuan, Wikimedia Commons bidez.
Lotutako albisteak
“Insumisas” dokumentala zazpi hizkuntzetan eskuragarri irekian
Data: 2024(e)ko Urriak 31
Hegoa Palestinarekin bat
Data: 2024(e)ko Urriak 07
Justizia Juan Lópezentzat eta Hondurasen lurra defendatzen duten guztientzat!
Data: 2024(e)ko Urriak 04