
Lanpostu-deialdia: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria
Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko institutu mistoa da, eta gizarte-aldaketa eragin nahi du, pentsamendu kritikoan oinarrituta, giza garapeneko eta lankidetza eraldatzaileko esparru teorikoak, prozesuak eta estrategia alternatiboak eraiki, proposatu eta aplikatzearen bidez, bizitzaren jasangarritasunerako igaroa ahalbidetzeko.
Hegoarentzat, hezkuntza-ekinbide emantzipatzailea da bizitzaren jasangarritasuna egungo garapen-eredu kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialaren berezko logiken aurretik jarriko duen eredura igarotzeko estrategia. Hegoaren helburua da gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren zentzua finkatu eta hedatzea. Horretarako, esparru teorikoak eta ekintza sozial eta kulturaleko estrategiak sortzen ditu, beste eragile sozioedukatibo batzuekin elkarlanean.
Gaur egun hezitzaile talderako pertsona bat behar du Hegoak.
-
Lanpostua: GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIA.
-
Postuaren helburua: Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloko proiektuak kudeatzea eta zerbitzuak ematea.
-
CVa jasotzeko azken eguna: 2025eko maiatzaren 30a, ostirala.
-
Hasteko eguna: 2025eko ekain-uztaila.
Lotutako albisteak




