Erreferentzia-terminoak: Ekitatearen aldeko antolaketa-aldaketako prozesuaren ebaluazio diagnostikoa

Data: 2026(e)ko Uztailak 21

Hegoa Institutuak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren genero-ekitatearen aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-entitateentzako 2023ko ekitaldirako laguntza-deialdiaren esparruan (GBA-2023 deialdia), 2023-2026 AAF Planaren ezarpenaren ebaluazio diagnostikoko zerbitzuak kontratatzea aurreikusi du.

Ebaluazio diagnostikoaren helburua izango da antolaketa-aldaketa feministako ekintza-planaren egokitasuna, eraginkortasuna, efizientzia, jasangarritasuna eta eragina balioestea (genero-ikuspegitik eta ikuspegi feministatik, partaidetza-metodologien bidez), bai eta egindako ekintzetan langileek duten parte-hartzea diagnostikatzea ere, eta ikaskuntzak, ondorioak eta gomendioak ematea, entitatearen etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duten erabakiak hartzeko etorkizunean.

Proposamena hautatzeko prozesurako epeak

  • Erreferentzia-terminoak argitaratzea: 2026ko uztailak 21
  • Proposamenak jasotzea: 2026ko irailak 4
  • Hautaketa eta komunikazioa: 2026ko irailak 11

Ebaluazioa lantzeko epeak

  • Aldez aurretiko aurreikuspena da 2023-2026 AAF Planaren ebaluazio-lanak 2026ko irailaren 15ean hastea eta 2026ko abenduaren 14an amaitzea.