Herrialde desberdinetako giza eskubideen defendatzaileen eta Emakumeok Gerraren Aurka talde feminista antimilitaristaren arteko topaketa
Joan den ekainaren 12an, El Salvador, Honduras, Guatemala, Kolonbia eta Saharako giza eskubideen defendatzaileen eta Emakumeok Gerraren Aurka erakunde antimilitaristaren arteko topaketa eta elkarrizketa egin zen. Halaber, 21 emakume bildu ziren Sorginenean, Gasteizko Emakumeen Etxean.
Topaketan, tokiko feminismo antimilitaristaren ekintza politikoko esperientziak partekatu ziren, baita nazioarteko beste ekintza batzuk ere. Segurtasuna zer den eta segurtasun feminista nola eraiki, justizia feminista baterantz nola aurrera egin, eta hazten ari den militarismoari nola aurre egin hausnartu zen. Kontuan izan zen militarismoa ez dela soilik segurtasun-defentsa arloko gastuaren gorakadan islatzen, baita gizartean duen eragin ideologiko eta kulturalean ere, iparraldean zein hegoalde globalean.
Era berean, giza eskubideen defendatzaileek beren herrialdeetan garatzen dituzten borroka-esperientziak partekatu zituzten. Jasaten dituzten jazarpen eta indarkeria egoeren berri eman zuten, baita emakumeen, feministen eta LGTBIQA+ kolektiboen erakundeek errealitate horien aurrean bultzatutako erresistentzia-estrategien berri ere.
Argazkiak:

Lotutako albisteak