Emakumeak, ekonomiaren eta bakearen eragile gisa Kolonbiako Cauca iparraldean
Kolonbiako Cauca iparraldean emakumeen baliabide ekonomikoak sortzeko moduak ezagutzea bizitza eta lurraldea zaintzera hurbiltzea da, baita identitateak eta kulturak bizitzeko, eusteko eta mantentzeko lokarrien ehundura ere.
Cauca iparraldeko ekonomia feministak ikustarazteak eta indartzeak duen garrantziaren aurrean, zainketen ekonomiaz ikertzeko metodologia kritikoei buruzko tailerra egin zen joan den uztailaren 15ean, Santanderren, Quilichaon. Prozesuaren buru Ensayos erakunde feministako ikertzaile komunitarioen taldea da. Era berean, Hegoa Institutuaren laguntza du Tania Martinez EHUko ekonomia aplikatuko irakaslearen parte-hartzearekin eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren finantziazioarekin.
Caucako iparraldea talde armatuek eta legez kanpoko jarduera ekonomikoek bereziki kaltetutako eskualdea da. Bertan, 60 urte baino gehiagoz iraun duen gatazka bat dago, nahiz eta denboran zehar forma desberdinak hartu dituen. Hala ere, Ensayosekoek azaltzen dutenez, indarkeria armatuaren eta genero-indarkeria estrukturalaren erdian, emakume nekazariek, indigenek eta afroondorengoek “logika kapitalisten aurkakoak diren bestelako harreman ekonomikoak proposatzen dituzte, eskaera eta eskaintzaren logikak iraultzen dituzten zaintzari lotutako jarduerak esploratzen dituztenak”. Ekonomia feminista egin eta bakea eraikitzen duten emakumeak dira. 
Ikerketa eta komunikazio feministaren inguruko informazio gehiago eskuragarri dago Ensayosen webgunean; eta Caucako iparraldeko emakumeen ekonomiei buruzko informazioa, berriz, Hegoa-ren argitalpenen webgunean aurki dezakezu.
Proiektua: Reincorporación territorial e intercooperación para la paz en el Cauca: fortaleciendo capacidades productivas en red con enfoque diferencial (Fase III). PRO-2025K2/0003.
Lotutako albisteak