Azken plazak Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea masterrean edo espezializazioetan (online)
Urriaren 5ean hasiko da Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Etengabeko Prestakuntza Masterraren eta unibertsitate-espezializazioen ikasturte berria (online). Hegoa Institutuak eta EHUk prestakuntza espezializatua eskaintzen duten hiru programa dira, lankidetzan, hezkuntzan eta gizarte-ekintzako beste eremu batzuetan ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik sakondu nahi dutenentzat.
2026-2027 ikasturterako plaza batzuk geratzen dira oraindik; beraz, garaiz zabiltza edizio berri honetan izena eman eta parte hartzeko. Urtero bezala, beren egoera dela-eta aurrez aurreko prestakuntzarik egin ezin duten pertsonei zuzenduta dago bereziki.
EHUk eskaintzen dituen berezko titulu hauek lankidetzarekin edota hezkuntzarekin lotutako pertsonen zein gizarte-ekintzaren beste esparru batzuetan dihardutenen gaitasun profesionalak hobetzea dute helburu. Hiru programek aukera ematen dute tokiko eta mundu mailako errealitateari buruzko ikuspegi kritikoa zabaltzeko, lankidetzarekin eta hezkuntzarekin lotutako berariazko edukiak etengabe eguneratzeko, balioak barneratzeko eta garapen profesionala irizpide etikoetan eta gizartearen hobekuntzan oinarrituta bideratzeko beharrezko gaitasunak garatzeko.
Hiru prestakuntza-aukera
Etengabeko Prestakuntza Masterrak 13 hilabeteko iraupena du, 2026ko urritik 2027ko azarora. Guztira, 60 ECTS kreditu ditu, 13 irakasgaitan eta 6 ECTS kredituko Master Amaierako Lanean banatuta.
Prestakuntza espezializatuagoa nahi dutenek unibertsitate espezializazio-tituluetako bat aukera dezakete:
-
Nazioarteko Lankidetzan Unibertsitate Espezializazioa (30 ECTS kreditu): 6 hilabeteko iraupena, 2026ko urritik 2027ko apirilera. 6 ikasgai eta 3 ECTS kredituko Modulu Amaierako Lana barne hartzen ditu.
-
Hezkuntza Emantzipatzailean Unibertsitate Espezializazioa (30 ECTS kreditu): 8 hilabeteko iraupena, 2027ko otsailetik urrira, udako oporraldia barne. 7 ikasgai eta 3 ECTS kredituko Modulu Amaierako Lana barne hartzen ditu.
Masterrari edota bere egitura modularrari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, EHUko web orrian informazio gehiago duzu eskuragarri, eta izen ematea egin nahi izanez gero, jarri harremanetan titulazioen koordinatzaile teknikoarekin (maitane_campos001@ehu.eus / 946 01 71 31) edo Hegoa Institutuko prestakuntza taldearekin (hegoa.ins.formakuntza@ehu.eus).
Lotutako albisteak