Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Babesteko eta Sustatzeko Genevako Laguntza Taldearen Adierazpena
Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioak (MINURSO) bere oinarrizko mandatua bete dezan exijitzen du Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Babesteko eta Sustatzeko Genevako Laguntza Taldeak.
Urriaren 23an ezagutzera emandako adierazpen baten bitartez, Laguntza Taldea osatzen duten 300 erakunde baino gehiagok NBEko idazkari nagusiari eskatu diote “bere txostenak Batzar Nagusiari eta Segurtasun Kontseiluari helarazteko, eta horietan Mendebaldeko Saharako Lurralde Ez Autonomo okupatuan eta errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren saharar herritarren baldintza ekonomiko eta sozialei buruzko informazio garrantzitsu guztia ematea, baita Marokok Mendebaldeko Saharako Lurralde Ez Autonomoan egindako gerrako krimenei eta gizateriaren aurkako krimenei buruzko informazioa ere”.
Halaber, NBEren Segurtasun kontseiluari eskatzen diote:
-
“Marokoko Erreinuak Mendebaldeko Saharako Lurralde Ez Autonomoan egiten dituen gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak eta giza eskubideen urraketa sistematikoak gaitzesteko”;
-
“MINURSOren mandatuan “Zuzenbide Estatuari” buruzko kapitulu bat sartzeko”;
-
“MINURSOk bere mandatu nagusia 24 hilabeteko epean betetzea ahalbidetuko duten erabakiak eta neurriak hartzeko”.
Adierazpen osoa hemen dago eskuragarri.