Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Mendebaldeko demokrazien babesarekin, 48 urteko legez kanpoko okupazioa

Data: 2023(e)ko Azaroak 06

Martxa Berdearen 48. urteurrena dela eta, Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Babesteko eta Sustatzeko Genevako Laguntza Taldeak gogor salatu du mendebaldeko demokraziek legez kanpoko okupazio militarrari emandako babesa eta Marokoko Erresumak Mendebaldeko Saharako Lurralde Ez Autonomoa anexionatu izana.

Azaroaren 6an zabaldutako adierazpen baten bitartez, Laguntza Taldea osatzen duten 300 erakunde baino gehiagok Europar Batasunari eta haren estatu kideei eskatu diete “Europar Batasunaren Tratatuaren letra eta espiritua (bereziki 21. artikulua) eta Batasunaren atzerri-ekintzaren printzipioak erabat bete ditzatela”.

Halaber, “Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak EB-Maroko akordioei buruz emandako erabakiak” aplikatzeko eskatu diete, baita “Mendebaldeko Saharako Lurralde Ez Autonomoaren legez kanpoko okupazioari dagokionez 2020ko EBko Giza Eskubideen Zehapenen Erregimen Orokorrean” zehaztutakoa ere.

Ohar honen bidez, Laguntza taldeak Marokoko Erresumari  “Fronte Polisarioarekin lortutako eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak onartutako akordioak, Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioa (MINURSO) sortzera eraman zutenak, osoki aplika ditzala, eta Misioak bere agindu nagusia bete ahal izateko baldintzak sor ditzala” eskatu dio.


Adierazpen osoa, hemen eskuragarri.

Lotutako albisteak