Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko ikerketa-metodologia: esperientziak mugimendu feminista eta LGBTIQ+tik
Datorren asteazkenean, urriak 28, Hegoa Institutuak (EHU) antolatutako Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren bosgarren saioa antolatu du Bilbon.
Saio honetan mugimendu feministek eta LGTBIQ+ mugimenduak Latinoamerikan, zehazki Mesoamerikako eskualdean eta Kolonbian, aurrera eramaten dituzten ikerketa metodologiak aztertuko dira.
Ana Clara Buendía soziologoa, gatazketan, generoan eta giza eskubideen hezkuntzan aditua, eta Registro Mesoamericano de Agresiones a Defensoras de Derechos Humanoseko kordinakidea; eta Ángela María Parra abokatua eta politologoa, LGTBIQ+ eskubideen alde lan egiten duen Colombia Diversa erakundeko trantsizio-justizian espezializatua izango dira.
Saioa 16:00etatik 18:30etara izango da, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre, 81, Sarriko, Bilbo).
Informazio gehiago:
- Ekitaldiaren kartela
- Izen-emateak: https://forms.gle/opr84QdFCL6Eruh87
- Edozein kontsultarako: gloria_guzman@ehu.eus
- Mintegi honetatik sortutako podcast sorta esteka honen bidez entzun dezakezu.
-
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Urriak 28, 16:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Urriak 29, 18:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Herria: Bilbao
Berriak