Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Robot hiltzaileak. Arma autonomoen arriskua
SEMINARIOA

Robot hiltzaileak. Arma autonomoen arriskua

Aurrerapen zientifiko-teknologikoek erronka berriak planteatzen dizkiete giza garapenari eta bakeari buruzko eztabaida globalei. Azken urteotan, gobernuak, empresa pribatuak, akademia eta gizarte zibila arma-berrikuntza militarrari eta segurtasunari aplikatutako teknologia berrien aplikazioak eta erabilerak planteatzen dituen alderdi legal, moral, etiko eta politikoei buruz eztabaidatzen ari dira.

Oraingo honetan, bake ikasketarako Centre Dèlas zentroaren eskutik, eta Gernika Gogoratuz-en eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren laguntzarekin, mintegi bat antolatu dugu Hegoa, UPV/EHUn, ikasleek, militanteek eta mundo akademikoko pertsonek robot hiltzaileei eta arma autonomoen arriskuei buruz hausnartzeko aukera izateko.  

Aurkezleak Pere Brunet eta Tica Font izango dira, Delàs Zentroko kideak eta Stop Killer Robots kanpainaren kolaboratzaileak.

Beraz, datorren abenduaren 16an, 11.30etan, Bilboko Sarriko Campuseko Zubiria Etxeko Gradu Aretoan egingo den mintegian parte hartzera gonbidatzen zaitztegu.

Xehetasunak