Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Bakearen aldeko ikerketaren erronkak: eskubideak, estremismoak, gerrak, giza gaitasunak eta adimen artifiziala
JARDUNALDIA

Bakearen aldeko ikerketaren erronkak: eskubideak, estremismoak, gerrak, giza gaitasunak eta adimen artifiziala

Azaroaren 16, 17 eta 18an, aiPAZ bakearen aldeko ikerketaren Espainiako elkartearen urteroko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon, honako izenburuarekin: “Retos de la investigación para la paz: derechos, extremismos, guerras, capacidades humanas e inteligencia artificial”.

Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 75. urteurrena baliatuz, jardunaldi horien helburua da elkarrekin bakearen aldeko ikerketak gaur egun dituen erronkei buruz hausnartzea eta horiek aztertzea, baita bakegintzarako ikuspegi eta erantzun berriak eskaintzea ere.

Inaugurazioa azaroaren 16an, ostegunean, izango da, Zubiria Etxean (Hegoaren egoitza, Sarrikon). 17:00etan “Los derechos humanos y la paz: situación actual y perspectivas en el 75 aniversario de la Declaración Universal” mahai-inguruarekin hasiko da. Saioa amaitzeko, Mujeres de Negro mugimenduari  Francisco A. Muñoz Muñoz 2023 saria emango diote.

Azaroaren 17an, goizeko 9:00etatik aurrera, hiru mahai-inguru egingo dira John Jauregian (La Bolsa eraikina): “La cultura de paz en tiempos de extremismos y totalitarismos”, “La diplomacia para la paz en la nueva geopolítica” eta “Riesgos y oportunidades de la inteligencia artificial para la paz y la seguridad”.

Jardunaldiak aiPAZek antolatu ditu, Eskubidez elkartearen, Gernika Gogoratuz zentroaren, UNESCO Etxea erakundearen, Baketik Fundazioaren eta UPV/EHUko Hegoa Institutuaren laguntzaz.


Informazio gehiago:

-

Xehetasunak