Migrazioak, erbestea eta giza eskubideak. Esperientzia praktikoen hurbilketa
"Migrazioak, erbestea eta giza eskubideak. Esperientzia praktikoen hurbilketa” hitzaldi irekira gonbidatzen zaituztegu datorren asteazkenean, azaroak 6, goizeko 11:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) Gradu Aretoan.
Carmen Vásquez Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko (APDHA) ordezkariaren eta Dorys Ardila Egiaren Batzordearen gomendioen Jarraipen eta Monitorizazio Batzordeko (Kolombia) kidearen arteko elkarrizketa baten bidez, gaur egungo migrazioen eta erbestearen erronkak aztertuko dira, bai eta prozesu horietan giza eskubideek betetzen duten zeregina ere.
Hizlariek gaia sakonduko dute, Andaluziako eremuetan lan egiten duten emakume migratzaileen eta Europan erbesteratutako kolonbiarren kasu praktikoak azalduz.
Informazio gehiago:
- Ivana Belén Ruiz Estramil: ivanabelen.ruiz@ehu.eus
- Yulia Serkezyuk: Yuliya.serkezyuk@ehu.eus
-
Erakunde finantzatzaileak
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2024ko Azaroak 06, 11:00
-
Amaiera data/ordua2024ko Azaroak 06, 13:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bilbao