
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin elkarlanean, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak antolatu ditu, apirilaren 3an izango dira Donostian.
Aurtengo jardunaldien izenburua Eraikuntza komunitarioaren erronkak gizarte eraldaketan izango da. Garaian ibilbide luzea duten espezialistek (Maider Elortegi Uriarte eta José Luis Fernández Casadevante “Kois”) parte hartuko dute, eta ikuspegi hori aplikatzeko esperientziak ezagutzera hurbilduko gara lau erakunderen eskutik. Horretaz aparte, taldeka, gaiaren inguruan elkarrekin hausnartzeko aukera izango dugu
Zabalik dago izena emateko epea. Ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!
Informazio gehiago:
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Apirilak 03, 09:30
-
Amaiera data/ordua2025ko Apirilak 03, 17:30
-
HerriaDonostia / San Sebastián
Ekitaldiak

Herria: Bilbao
Berriak



