Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kolonbiar erbesteratuen seme-alabek 'Semillas regadas' liburua aurkeztuko dute irailaren 30ean, Bilbon
AURKEZPENA

Kolonbiar erbesteratuen seme-alabek 'Semillas regadas' liburua aurkeztuko dute irailaren 30ean, Bilbon

Irailaren 30ean (asteartea), Bilbon izango dira egileak beraiek Semillas regadas liburua aurkezten. Familiekin batera behartuta ihes egin behar izan zutenen edo sorterrian familia gabe geratu behar izan zirenen zauriak islatzen ditu liburuak, baina baita batik bat irakaspenak ere.

Kolonbiarren erbestea ez da bakarra izan munduan eta ez da gertatzen ari den bakarra. Nolanahi ere, egileek, seme-alaben ikuspegitik eta “apal-apal baina baita ausardiaz ere”, zera nahi dute: “Adierazpen bateratu gisa eskaini kontakizun hauek gurearen antzeko egoerak bizi izan dituztenei, bizitzen ari direnei eta, akaso eta zoritxarrez, biziko dituztenei”.

Idazteko prozesua

Semillas regadas liburua idazketaren bidez emozioak prozesatu eta memoria kolektiboa eraikitzeko prozesuaren ondorioa da. Kolonbiako Egiaren Batzordeak “bigarren belaunaldi” deitutako taldeko hamar lagun birtualki bildu ziren sei hilabetez baino gehiagoz 2024an, erbestearen eta migrazioaren sentimenduak, esanahiak eta erronkak adierazteko hitz “egokien” bila.

Beldurren, minen, zalantzen eta indar kolektibo indartsuaren artean, bi gidari izan zituen taldeak: Mariana Schmidt Quintero eta Claudia Moreno García. Lehenak metodologia diseinatzen, tailerrak antolatzen eta argitalpena koordinatzen lagundu zuen eta, bigarrenak, berriz, alderdi psikologikoan.

Kolonbiako Egiaren Batzordearen ondarea

Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Europako Sarea bizirik mantentzeko asmoz oraindik ere egiten diren ekintzetako bat da ekimen hau. Ekintza horiek, bada, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren babesa dute.

Ekimenak, gainera, Kolonbiako Egiaren Batzordearen ondarea babesteko Genero Talde Internodalaren antzeko eta aurretiko esperientzia du. Talde horretako kide askok (batzuk egileen amak dira) aldarrikatzen dutenez, egia ez da inoiz osoa izango beraien eta beraien seme-alaben ahotsak gabe.


Semillas regadasen aurkezpena

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 30ean egingo da, 17:30ean, Hegoa Institutuan (Sarriko, Bilbo); zehazki, Zubiria Etxeko gradu-aretoan. Sarrera doakoa izango da eta lekua bete arte sartu ahal izango da aretora. Bertaratuentzako aleak izango ditugu.

Argitalpenari buruzko informazio gehiago duzu hemen:

-

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2025ko Irailak 30, 17:30
  • Amaiera data/ordua
    2025ko Irailak 30, 19:30
  • Herriak
    Bilbao, online