
Masterren hasiera ekitaldia eta Alejandra Boni Aristizábal-en hitzaldia
Datorren irailaren 26an, ostirala, Hegoako Institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Garapen eta Nazioarteko Lankidetza Masterraren eta Globalizazio eta Garapena Masterraren hasiera ekitaldia egingo da.
Ekitaldiak Hegoa komunitatean sartuko diren ikasle berriei ongi etorria emango die, eta Alejandra Boni Aristizábalen eskutik “Giza gaitasunen ikuspegia: trantsizio bidezko eta jasangarri baterako ekarpenak” hitzaldia ere emango da.
Hizlariari buruz
Alejandra Boni Aristizábal Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedraduna da, Ingenio Institutuko ikertzailea, Journal of Human Development and Capabilities aldizkariaren editorea eta Europako Berrikuntza Eraldatzailearen Hub-aren koordinatzailea.
Informazio praktikoa
-
Lekua: Zubiria Etxea – Hegoa Institutua, Sarriko, Bilbo.
-
Data eta ordua: irailaren 26a, ostirala, 18:00etan.
-
Sarrera: doakoa, aurrez izenik eman gabe, leku guztial bete arte.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Irailak 26, 18:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Irailak 26, 19:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak

Herria: Bilbao, online
Berriak


