
Bakeari eta giza eskubideei buruzko ikuspegi feministak diasporatik (Bilbo, urriak 17)
Urriaren 17an, ostirala, Hegoa Institutuak (EHU) antolatutako Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren bigarren saioa egingo dugu Bilbon.
Bigarren saio honetan, gatazkek sortutako diasporetatik abiatuta, giza eskubideak defendatzeko eta bakea eraikitzeko aktibismoa aztertuko dugu, eta emakume erbesteratuen esperientzian arreta jarriz.
Majadeh Bozorgi (Iran), Estatu espainiarreko Giza Eskubideen Irango Elkarteko idazkaria; Helga Flamtermesky (Kolonbia), Bartzelonako Emakume Diaspora guneko koordinatzailea, eta Fatma Galia M. Salem (Mendebaldeko Sahara), Europako Kazetari eta Idazle Sahararren Ligako arduraduna, izango ditugu solaskide.
Saioa 16:00etatik 18:30etara izango da, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre, 81, Sarriko, Bilbo).
Izena ematea eta kontaktua:
Aretoaren edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez: https://labur.eus/2ralofyu
Edozein kontsultrako: gloria_guzman@ehu.eus
Lehenengo saioari buruz
Mintegi Iraunkorraren lehen saioak Ekintza feminista gerra-gorakadaren aurrean izenburua izan zuen. Bertan, feminismo antimilitaristaren diskurtsoak eta proposamen estrategikoak aztertu genituen egungo gerra-testuinguruan, maila globalean eta tokikoan. Saio honi buruzko podcast bat entzun dezakezu esteka honen bidez.
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Urriak 17, 16:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Urriak 17, 18:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak

Herria: Bilbao
Berriak


