Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Bilbon oroitzea 1325 Ebazpenak 25 urte beteko dituela: emakumeak, bakea eta segurtasuna erbestearen eta diasporen lurraldetik
JARDUNALDIA

Bilbon oroitzea 1325 Ebazpenak 25 urte beteko dituela: emakumeak, bakea eta segurtasuna erbestearen eta diasporen lurraldetik

Heldu den urriaren 31n hogeita bost urte beteko dira Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1325 Ebazpena eman zuenetik. Horregatik, Hegoak (EHU) eta Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Genero Talde Internodalak (GIG) hura oroitzeko bi une antolatu dituzte: testuinguruan jartzeko mintegi birtuala, urriaren 24an, eta Bilboko aurrez aurreko jardunaldi bat, hileko azken egunean.

Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Genero Talde Internodala nazioarteko tresna bat da, eta haren helburua da emakumeek bakearen eraikuntzako eragile politiko gisa duten parte-hartzea oinarritzea; hori horrela izanik, ebazpenaren aurrerapenak eta mugak ebaluatu beharra nabarmentzen du. Ildo horretatik, kontuan hartuta gatazkak dauden lurraldeetan bizi izan diren eta gaur egun migratuak, errefuxiatuak nahiz erbesteratuak dauden emakumeen tokiko eta nazioz haraindiko esperientziak, premiazkoa da haiek eguneratzeko eta indartzeko bideak proposatzea. 

Kolonbiako Egiaren Batzordeari emandako babesaren esperientziari esker, GIGek ziurtasun hau bereganatu zuen: emakume migratuen, erbesteratuen eta errefuxiatuen ahotsek eta ikuspegiek, harrera egin dieten lurralde eta errealitateetatik, gatazkak eraldatzen laguntzen dute.

Bi jarduerak sartzen dira Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarea Babesteko Europako Sarean oraindik ere egiten diren ekintzen artean. Ekintza horiek, bada, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren babesa dute.

Oroitzapenezko uneak

1325 Ebazpenaren oroitzapenezko jarduerek erbestea eta migrazioa aldarrikatu nahi dituzte agentzia politikoaren lurralde gisa, askotariko emakume intersekzionalak mobilizatzeko lurralde gisa, eta bakea eraikitzeko agertoki emankor gisa.

Lehenengo jarduera mintegi birtual bat izango da, hain zuzen Ebazpenaren jatorriaren eta garapenaren testuinguru historikoari buruzkoa, eta urriaren 24an, ostirala, egingo da, 16:30etik 19:00etara arte.

Bigarren jarduera aurrez aurreko jardunaldi bat izango da, urriaren 31n, 08:30etik 15:00etara, Sarrikoko Zubiria Etxeko Graduen aretoan (Bilbo). Hasiera emateko hizlarien artean honako hauek egongo dira: Catalina Gil Pinzón, Segurtasun Transatlantikoaren aldeko Emakumeen Kolektiboko kidea; Carmen Geha, eskualde arabiarreko generoari eta politika inklusiboei buruzko ikertzailea, Soltara Consulting-eko kudeatzailea, Itziar Mujika, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Hegoako ikertzailea, eta Gina Wirz, Geneva Graduate Instituteko ikertzailea eta GIGeko kidea.

Hasiera emateko ekitaldiaren ondoren lan-mahaiak egingo dira Ebazpenaren lau oinarriak aintzat hartuta: emakumeek bakearen eraikuntzan duten partaidetza politikoa eta lidergoa; erreparazioa, justizia eta oroimena; indarkeriaren prebentzioa, eta babesa nahiz bizi-baldintza duinak. Geroago, mahaian egindako lana gizarteratuko da, azken gogoetak egingo dira, eta itxiera artistikoa emango zaio jardunaldiari.


Izen-ematea eta informazio gehiago:

Une batean edo bietan parte hartzeko, formulario honen bidez izena eman behar da:
https://labur.eus/ifqqudzk

Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Hegoa Institutuko (EHU) Claudia A. Sepúlveda Giraldo-rekin, 688 86 88 44 telefonoaren bidez edo helbide elektroniko honen bitartez: claudia_sepulveda001@ehu.eus.



-

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2025ko Urriak 31, 08:30
  • Amaiera data/ordua
    2025ko Urriak 31, 15:00
  • Herria
    Bilbao