Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

 "Zerk egiten du nire ikerketa feminista?", Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren mintegi berria
WEBINARIO

"Zerk egiten du nire ikerketa feminista?", Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren mintegi berria

Joan den irailaren 24an, Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren esparruan egindako ikasturte honetako lehengo mintegiaren ondoren, datorren azaroaren 6an gai metodologiko feministak jorratuko dituen beste saio bat egingo da.

Lehenengo mintegian, Nada Balmaceda tesilaria eta Cordobako Unibertsitate Nazionaleko (Argentina) irakasleak bere tesiaren aurkikuntzarik garrantzitsuenak aurkeztu zizkigun. Tesiak Argentinako sistema kapitalista hegemonikoaren alternatibak jorratzen ditu. Laster Hegoa Multimedia weborrian, mintegi horren edukia eskuragarri egongo da.

Kasu honetan Tania Martínez Portugal irakasle eta feministak emango du mintegia, eta ikerketa feminista egiteko gai garrantzitsuenak azalduko dizkigu. Tania EHUko irakaslea da, Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuari atxikia, eta ikerlari feminista. Bere ikerketak jarrera epistemologiko feministatik egin ditu, bereziki indarkeria matxisten, ikuspegi intersekzionalaren eta politika publikoen esparruan. Bere merituen artean, 2016ko Emakunde ikerketa irabazi izana daukagu. Beka horri esker, gerora bere doktorego-tesia bihurtuko zen ikerketa argitaratu ahal izan zuen: Euskal Herriko indarkeria sexistari buruzko imaginarioak eraldatzen. Emakume aktibisten narratibak.


Jarduera hau doktorego-programako ikasleentzako mintegien programazio orokorraren barruan sartzen da. Horrela bada ere, gai honetan interesa duen edozein pertsona gonbidatuta dago parte hartzera.

Parte hartzeko, hurrengo galdetegia erantzutera gonbidatzen zaituztegu.

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2025ko Azaroak 06, 17:00
  • Amaiera data/ordua
    2025ko Azaroak 06, 18:30
  • Herriak
    Bilbao, online