Garapenerako lankidetza-proiektuetan ingurumen-jasangarritasuna sartzeko tresnei buruzko ikastaroa Donostian
Erronka global nagusietako bat, zalantzarik gabe, aurrean dugun krisi ekosoziala da, eta horrek lankidetza eremuari ere eragiten dio. Klima-aldaketari dagokionez, arintze-denbora murriztu egiten ari da, eta klima-aldaketara lehenbailehen egokitu behar da.
Testuinguru horretan, ingurumenaren ikuspegi zeharkakoa gero eta garrantzitsuagoa da lankidetza politiketan modu eraginkorrean integratzeko, besteak beste, biodibertsitatea eta ekosistemen zerbitzuak bermatzeko. GGKEak funtsezko zeregina dute prozesu horretan, haien lanak zuzenean eragiten baitu komunitate eta lurralde ahuletan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hegoa Institutuak (EHU) ikastaro bat antolatu dute GGKEetako teknikariei eta proiektu arduradunei zuzenduta. Ikastaro honen helburua da langile teknikoen gaitasunak indartzea, ingurumen-jasangarritasuna lankidetza proiektuaren zikloaren fase guztietan integratzeko.
Ikastaroa lau ataletan egituratuta dago:
-
Ingurumen-iraunkortasunaren testuingurua.
-
Ingurugiroa proiektuaren zikloan integratzea.
-
Tresna praktikoak ingurumen analisian.
-
Aplikazio praktikoa: ingurumen-integrazioa proiektu batean.
Ikastaroa Izaro Bazurco Pérez de Arenaza irakasleak emango du, Hegoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterreko irakasleak.
Izen-ematea eta informazio gehiago:
Tailerra azaroaren 19an izango da, Donostiako Kirol Etxean, 16:00etatik 19:00etara.
Parte hartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide hauetako batera:
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Azaroak 19, 16:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Azaroak 19, 19:00
-
HerriaDonostia / San Sebastián
Ekitaldiak
Herria: Vitoria-Gasteiz
Berriak