Frankismoaren biktima sahararrei buruzko txostenaren aurkezpena Aragoin
Datorren apirilaren 28an 18:00etan, Luis Mangrané Cuevas abokatu aragoiarrak Aragoiko Memoria Demokratikoari buruzko I. Zikloan parte hartuko du. Bertan, Mendebaldeko Saharak jasandako errepresio frankistari buruzko hitzaldi bat emango du. Jarduera Zaragozako Stanbrook ateneo laikoan izango da, eta Memoria Demokratikoaren Aragoiko Plataformak sustatutako programa baten parte izango da. Programa horren barruan, hain zuzen, memoria, egia, justizia eta erreparazioa sustatzeko hainbat ekimen egingo dituzte martxotik maiatzera bitartean.
Luís Mangrané Saharauis: las otras víctimas del franquismo y postfranquismo txostenaren aholkulari juridikoa izan da, eta ikerketa horren aurrerapen eta aurkipen nagusiak aurkeztuko ditu. Ikerketa AFAPREDESA Saharako preso eta desagertuen senideen elkarteko Abdeslam Aomar-ek egin du, eta Hegoak argitaratu du, 2025ean. Txostenak, bada, Saharako biztanleek Espainiako kolonia garaian, Francoren diktaduran eta horren ostean ere jasandako giza eskubideen urraketak dokumentatzen ditu, eta memoria demokratikoko politiken irismena handitu nahi du.
Frankismoaren biktima sahararrei buruzko ikerketa horrelako eremuetan aurkeztea lagungarria da Saharako kasua memoriari buruzko eztabaidetan sartzeko. Hala, aurrerapauso bat da erantzukizun historikoak aintzat hartzeko eta memoria demokratikoko kontakizun osoago eta inklusiboago bat sortzeko.
Aragoiko Memoria Demokratikoari buruzko I. Zikloan hitzaldiak, aurkezpenak, omenaldiak eta kultura-jarduerak izango dira, memoria isilduak berreskuratzeko, eta memoria historikoaren ikuspegi tradizionala zabaltzeko. Horretarako, bada, generoko errepresioa edota Espainiako Estatuak penintsulatik kanpo dituen erantzukizunak sartuko dituzte.
Informazio gehiago:
-
AOMAR LAHSEN, Abdeslam (2025). Las otras víctimas del franquismo y postfranquismo. Memoria, desmemoria y responsabilidades del Estado español. Hegoa.
-
Liburuaren aurkezpenaren bideoa, 2025eko azaroaren 19an Bilbon egindako “Ahanzturaren kontra: frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara” jardunaldietan grabatua.
-
Aragoiko Memoria Demokratikoari buruzko I. Zikloari buruzko albistea AraInfo.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Apirilak 28, 18:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Apirilak 28, 20:00
-
HerriaAragoi
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Herria: Bilbao
Berriak