Xabier Gainza
Ibilbidea
Ekonomian lizentziatua (1999) eta doktorea (2008) UPV/EHUn, eta Postgraduate Certificate in European Spatial Planning Erresuma Batuko University of Newcastle Upon Tyne-n. Irakasle da Nazioarteko Ekonomia, Garapenaren Ekonomia eta Eskualde Ekonomia ikasgaietan.
Bere ikerketak hiri eta eskualde garapenarekin lotutako hainbat alderdi hartzen ditu bere baitan, lau ardatzen inguruan: tokiko garapen ekonomikorako estrategiak; hiri formak gizarte eta espazio desberdintasunetan duen eragina; hiria biziberritzeko estrategiak eta horrek auzoetan duen eragina; eta erakundeen, banaketa politikaren eta eskualde garapenaren arteko harremana.
Gaiak
Toki garapena, Lurralde garapena, Hiri eremua, Ekitatea, Birbanaketa, Politika publikoak
Proiektuak
Ekitaldiak
Herria: Bilbao