Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Pedro Ramiroren hitzaldia: "Europar Batasuna eta kapitalismo berde militarra" (ekainaren 5ean)
JARDUNALDIA

Pedro Ramiroren hitzaldia: "Europar Batasuna eta kapitalismo berde militarra" (ekainaren 5ean)

'Globalizazioa eta Garapena' eta 'Garapena eta Nazioarteko Lankidetza' unibertsitate masterren hamazortzigarren edizioaren itxiera ekitaldia ekainaren 5ean izango da, 18:00etan, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan.

Pedro Ramiro Pérezek "Europar Batasuna eta kapitalismo berde militarra: estraktibismo neokolonialerako lehengaiak eta merkataritza-akordioak" izeneko hitzaldia emango du.

Pedro Ramiro, gaur egun, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiaren (OMAL) koordinatzailea da. OMAL Bakea ta Duintasuna Elkartearen proiektua da eta Pedro 2005. urteaz geroztik elkarte horretako kide da. Erakunde horretan, nazioz gaindiko enpresen jardueren jarraipena egiten du ikertzaile gisa, batez ere jatorrizko etxea Espainiako Estatuan duten enpresena.

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2025ko Ekainak 05, 18:00
  • Amaiera data/ordua
    2025ko Ekainak 05, 19:00
  • Herria
    Bilbao