XX. Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak. Kapitalaren ofentsiba bizitzaren aurka: joera autoritarioak eta trantsizioak tira-biran
Gaur egungo egoerak erakusten du erregimen autoritarioak indartzen ari direla, gerra gero eta ohikoago bihurtzen dela eta berme demokratikoak ahultzen ari direla. Hori guztia kapitalismo globalaren berrantolaketa baten parte da; sistema horrek bere krisiak indarkeria, finantza-mekanismoak eta kontrol teknologikoa erabiliz kudeatzen ditu.
Krisi ekologikoak eta zaintzaren krisiak prozesu bera erakusten dute: desjabetzea. Prozesu horrek bizitzaren oinarri materialak eta afektiboak arriskuan jartzen ditu. Testuinguru hori krisi zibilizatorio zabalago baten barruan kokatzen da, eta krisi horrek gobernatzeko moduak eta gizartea berritzeko eta sostengatzeko moduak aldatzen ari da.
Baina kapitalak bere agindua hedatzen duen lekuan, baita birjabekuntza eta sormen kolektiboaren espazioak ere irekitzen dira. Erakundeen bazterretan, lurraldeetan eta bizitzaren eguneroko sareen artean, irabazien logika desafiatzen duten eta existentzia-modu berriak probatzen dituzten praktikak sortzen dira.
Ekonomia Kritikoari buruzko hurrengo Jardunaldiak ekainaren 10etik 12ra egingo dira Bilbon, eta krisi eta eraldaketa garai hau kolektiboki pentsatzera, behetik sortzen diren alternatibak eztabaidatzera eta, ziurgabetasunen artean, itxaropen eta bizitza komunerako aukera berriak irudikatzera gonbidatzen gaituzte.
Jardunaldien edizio honek hiru mahai-inguru proposatzen ditu, kapitalaren erasoaldi honen dimentsio nagusiak eta horren aurrean sortzen diren erresistentziak aztertzeko: erreprodukzio sozialaren krisia, energia-trantsizioak lehian, eta kapitalismo globalaren berreraketa autoritarioa. Halaber, hogeita hamar saio berezi, ikertzaile berrien jardunaldi bat eta JEC Ikerlari Hasiberri onenari Saria aurkezten dira..
Ekonomia Kritikoaren XX. Jardunaldiak Asociación de Economía Crítica (AEC) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ekonomia Aplikatuaren Sailak antolatu dituzte. Hegoarren, bai eta, Mugarik Gabeko Ekonomialarien, FUHEMen, Ekopol ikerketa-taldearen, Iniciativa Internacional para la promoción de la Economía Políticaren (IIPPE) parte hartzearekin burutuko da. Bestalde, honako erakunde hauen laguntzarekin: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID).
Ekonomia Kritikoaren Jardunaldiak (JEC) 1987az geroztik bi urtez behin ospatzen dira eta, beraz, ia hiru hamarkadako ibilbidea pilatu dute ekonomia ulertzeko modu alternatiboen (ekologistak, feministak, marxistak, postkeynesiarrak, instituzionalistak, etab.) topagune, hausnarketa eta eztabaidarako gune gisa, hainbat azterketa-esparrutan (munduko ekonomia, eskualde-ekonomia, lan-ekonomia, gizarte-ekonomia, politika ekonomikoa eta teoria ekonomikoa, besteak beste).
Informazio gehiegi:
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Ekainak 10, 09:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Ekainak 12, 20:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Herria: Aragoi
Berriak