Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Ekonomia Sozial eta Solidarioa

ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko

Helburua

Proiektuaren helburua da estatu andetarretako lau lurraldetako erakunde, kooperatiba eta mugimendu sozialen gaitasunak indartzea. Erakunde horien eta Andeetako eta Euskal Herriko unibertsitate erakundeen arteko egituraketa baten bidez garatzen da, ekonomia sozial solidarioak (ESS) eta ekonomia feministak (EF) lurraldeetako trantsizio ekosozialetan lagundu ahal izan dezaten.

Deskribapena

Ikerketako prestakuntza plan bat aurreikusten du, estatu bakoitzeko ESSren ekosistemen kasuei buruzko azterlanak sistematizatzeko. Andeetako unibertsitate erakunde kritikoek egingo dute plan hori, estatu bakoitzeko lurraldeei lotutako mugimendu sozialekin eta kooperatibekin batera, eta honako hauen esperientzia izango dute: kafe kooperatibetako emakumezko liderrak eta bidezko merkataritzako koordinakundea (Peru), emakumezko ekoizle agroekologikoak eta banaketa eta kontsumo kooperatibak (Ekuador), erlezaintza elkarteak (Chaco, Bolivia) eta indigenen, nekazarien eta emakumeen erakundeak eta FARCeko pertsonak gizarteratzeko kooperatibak (Cauca, Kolonbia). Hegoak eta Giza Segurtasunari, Tokiko Giza Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) parte hartzen duten proiektu baten esparruan egiten da.

Lotutako argitalpenak

Liburu bat argitaratuko da batera, jardunbide egokien eskuliburu gisa, tokiko, eskualdeko eta nazioarteko dibulgaziorako (sare eta web ekosozialak), eta eragin politikoa sustatuko da lurraldeetan. 

Xehetasunak

  • Iraupena
    12/2022 - 12/2024
  • Herriak
    Bolivia, Colombia, Ecuador, Perú, Euskadi
  • Egoera
    Zabalik