Urriak 4, Bilbo: Caucako trantsizio ekosozialei eta bake-eraikuntzari buruzko mintegia
Urriaren 4an, Caucako (Kolonbia) trantsizio ekosozialei eta bake-eraikuntzari buruzko mintegia egingo da Sarrikon (Bilbo). Kooperatiben, mugimendu sozialen eta unibertsitateen arteko aliantza batetik sortu da mintegia, eta, bertan, trantsizio ekosozialeko prozesuak eta horiek ekonomia sozial eta solidarioarekin duten lotura aurkeztuko dira.
UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) gradu-aretoan egingo da jarduera, 16:00etatik 18:00etara. Asistentzia doakoa da, eta ez da aurrez izena eman behar.
Parte-hartzaileak:
-
Rubén Velasco eta Lina Noscué (Nasa proiektua).
-
Claudia Mosquera (Un Grano para la Paz elkartea; Caldono).
-
Norvey Rodríguez (Ecomun la Esperanza - CECOESPE kooperatiba).
-
Carlos Acevedo eta Fernanda López (Caliko Javeriana Unibertsitateko Kulturarteko Ikasketen Institutua.
"ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko" proiektuaren barruan sartzen da mintegi hau. Bada, eLankidetzak finantzatu du proiektu hori eta, Hegoa Institutuaz gain, tartean daude ere Boliviako, Kolonbiako, Ekuadorreko eta Peruko beste unibertsitate eta kooperatiba batzuk. Proiektuaren helburua da herrialde andetar horietako lau lurraldetako erakunde, kooperatiba eta mugimendu sozialen gaitasunak indartzea.
Más información:
June Oribe: june_oribe001@ehu.eus, 946 017 047
Carlos Puig: carlos_puig@ehu.eus, 946 013 671
Laguntzaileak
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2024ko Urriak 04, 16:00
-
Amaiera data/ordua2024ko Urriak 04, 18:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Euskadi