Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Trantsizio ekosozialak eta krisi sistemikoari alternatibak. Trantsizio-esperientziak ESStik Andeetako eskualdean
SEMINARIOA

Trantsizio ekosozialak eta krisi sistemikoari alternatibak. Trantsizio-esperientziak ESStik Andeetako eskualdean

Trantsizio ekosozialaren kontzeptuak garrantzi handia hartu du gaur egungo eztabaidetan; izan ere, trantsizio horiek erantzun bat dira gaur egungo krisi ekologiko, ekonomiko eta sozialaren aurrean. Klima-krisiari, bioaniztasunaren galerari eta desparekotasunei erantzuteko gure gizarte eta ekonomien egitura erabat eraldatu beharra dago.

Online mintegiak dimentsio anitzeko aldaketa-esparruak sortzeko ikuspegi horretan lagundu nahi du, iraunkortasun ekologikoaren, ongizate ekonomikoaren eta justizia sozialaren egungo erronkei elkarrekin heltzeko diseinatuta. Yayo Herrerok eta Miriam Langek ikuspegi horren dimentsioei helduko diete, eta egungo egoera aztertuko dute beharrezko eraldaketa horretara bideratutako proposamenekin.

Gainera, Andeetako eskualdeko Ekonomia Sozial eta Solidarioko zazpi esperientzia jasotzen diren liburu bat aurkeztuko da. Horiek, bada, beren lurraldeetako trantsizio ekosoziala gauzatzen laguntzen ari dira modu batean edo bestean. Esperientzia hauek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hegoa Institutuaren lankidetza, ikerketa eta transferentzia proiektu baten esparruan sistematizatu ziren. Ariketa horretan, bada, Andeetako herrialde bakoitzeko erakunde akademiko lankideekin estu lan egin dugu hainbat urtez.


Informazio gehiago:


-

Xehetasunak