Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Toribío, Tacueyó eta San Franciscoko (Kolonbia) resguardoak larrialdi humanitarioan eta lurralde-larrialdian daude

Data: 2024(e)ko Martxoak 19

Cauca iparraldean (Kolonbia) Toribioko Nasa Herriaren komunitateak (Tacueyó, Toribío eta San Franciscoko indigenen resguardoak), Nasa Proiektuaren Bizi Planeko agintariekin batera, Carmelina Yule Pavi maiorraren hilketa salatu du. Azaldu dutenez, Dagoberto Ramos talde armatuak bereizi gabe egin zien tiro berari eta guardia indigenako kideei martxoaren 16an.

Segurtasunik ezaren eta indarkeriaren testuinguru hori errepikatzen da duela urte batzuetatik hona, eta, beraz, komunitate horrek larrialdi humanitarioa eta lurralde-larrialdia deklaratu ditu. Erantsitako komunikatuan azaldu dutenez, larrialdi horren barruan ekintza zehatz batzuk egingo dituzte, besteak beste, "erakunde armatu horien ekintza kriminalei laguntza ematen dieten pertsonen aurkako prozesu judizialei hasiera ematea, hala nola armamentuaren eta lehergailuen gordelekuari eta langile armatuen ostatuari".

Hegoa Institutuak, 2017az geroztik lurralde horretako eta Caucako iparraldeko proiektuekin kolaboratzen duenak (beste euskal erakunde eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia bezala), elkartasuna adierazi nahi die Toribioko komunitateari eta agintariei, bai eta Caucako Departamentuko bertako gobernuei ere (ACIN eta CRIC), giza eskubideen urraketaren aurkako nazioarteko salaketan eragiteko.


Informazio gehiago