
Boliviako erlezaintzaren garapenari eta Peruko kafe-kooperatibei buruzko sistematizazioak
Martxoan bi sistematizazio egin ziren Bolivian eta Perun: lehenengoa, erlezaintzaren garapenari buruzkoa Boliviako Chacoko (Chuquisaca) Asociación de apicultoras y apicultores de Macharetí (AAPIMMACH)-ren zereginaren inguruan; bigarrena, Peruko Juníngo Oihan Zentraleko Satinaki eta Pangoa kafe-kooperatibei buruzkoa.
Sistematizazio horiek "ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, Andeetako eskualdeko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko" proiektuaren barruan sartzen dira. Proiektua eLankidetzak finantzatzen du, eta, Hegoa Institutuaz gain, Bolivia, Kolonbia, Ekuador eta Peruko beste unibertsitate-erakunde eta kooperatiba batzuk ere parte hartzen dute. Ikerketa-prozesu horrekin batera, proiektuak Andeetako herrialdeetako hainbat lurraldetan erakunde, kooperatiba eta gizarte-mugimenduren gaitasunak indartzea du helburu.
Jarduera horietan zuzenean parte hartu dute EHUko irakasle eta Hegoako ikertzaileek diren Xabier Gainzak (Bolivian, Hegoako Carlos Puigekin) eta Asier Arcosek (Perun). Bolivian, parta hartu dute ere Instituto para el Desarrollo Rural de Sudamérica (IPDRS) eta Centro de Investigación y Promoción del Campesinado (CIPCA) erakundeko teknikariak. Perun, bestalde, Limako Seminario de Economía Social, Solidaria y Popular (SESSP) -Universidad Nacional Mayor San Marcos (UNMSM) erakundeko irakasle eta ikerlari taldeak.
Bisitaldietan (martxoaren 8tik 17ra Bolivian eta martxoaren 16tik 24ra Perun), lan egin da tokiko erakunde eta kooperatibekin, Boliviako unibertsitateekin -UNIBOL guaraní (Ivo), U. Gabriel René Moreno (Camiri)-; Peruko unibertsitateekin -Universidad Nacional del Centro de Perú (UNCP) (Satipo) eta UNMSM- eta aldez aurretik sistematizazio-tailerretan parte hartu zuten elkarte eta kooperatibetan antolatutako emakume eta lidergoekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu: "ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko".
Argazkiak:






Lotutako albisteak




