A25. Hautsi dezagun isiltasuna!
Gaur, Azaroak 25, Hegoa Institututik bat egiten dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak (EHMF) hainbat herritan deitutako mobilizazioekin.
Egun honetarako proposatutako leloa "Ez bazara konponbidea, arazoa zara. Lotsa bandoz aldatuko da. La vergüenza va a cambiar de bando. Brisons le silence [Lotsa bandoz aldatuko da. Hautsi dezagun isiltasuna]", interpelatzen gaitu. Izan ere, munduan zehar emakume* eta pertsona sexu-genero disidente guztiei eragiten dieten indarkeria matxisten aurrean posizionatzeko beharra berresten du.
Hegoak, lurralde ezberdinetako kolektiboekin (feministak eta emakumeenak) eta giza eskubideen defendatzaileekin batera burutzen duen lanean, Iparralde Globalak bultzatutako indarkeria-mota desberdinak sortzen dituzten praktika patriarkalak, estraktibistak, kolonialistak eta kapitalistak salatu ditugu.
Sistema hegemonikoak gugan eta gure lurraldeetan eragiten dituen indarkeria ugariei aurre egiteko, Hegoalde Globaleko hainbat kolektiboekin, emakumeekin* eta justizia sozialarekin konprometitutako beste subjektu batzuekin aliantzak ehuntzen jarraitu behar dugu.
Horregatik, gaurko eguna, Azaroaren 25a, aprobetxatu nahi dugu indarkeriarik gabeko bizitzaren alde borrokatzen duten emakume* guztiekiko elkartasun eta konpromisoa berresteko.
Argazkia: Ecuador Etxea, 2022ko azaroaren 25.