Martxoak 8: Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!
Data: 2025(e)ko Martxoak 05
2025eko martxoaren 8 honetan, Hegoak bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak (EHMF) egindako mobilizazio deialdiekin.
EHMFk proposatutako Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak! lemarekin bat egiten dugu, aurrerapen kontserbadorea, gorroto supremazista, militarizazioa eta abar agenda feministaren aurkako erreakzio patriarkalaren parte direlako eta giza eskubideen eta ingurumenaren inboluzio larria suposatzen dutelako.
Bereziki, mugimendu feminista antimilitaristaren kezka eta ekintzekin bat egiten dugu, mugimendu horrek gogorarazten baitigu gerrak Euskal Herrian ere hasten direla, horietan euskal armamentu-industriak dituen ardurengatik.
Lotutako albisteak
Saharar erakundeek giza eskubideen Afrikako sisteman eragin politikoa izateko gaitasunak indartu dituzte
Data: 2026(e)ko Urriak 29