
Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea online Masterrean aurrez izena emateko epea zabalik
Maiatzaren 22tik dago zabalik Nazioarteko Lankidetzako eta Hezkuntza Askatzaileko Etengabeko Prestakuntzako Masterrean (online) aurrez izena emateko epea.
Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Etengabeko Prestakuntzako Masterra lankidetzarekin eta/edo hezkuntzarekin lotutako eta gizarte ekintzaren inguruko arloetako pertsonen gaitasun profesionala hobetzera bideratzen da. Horretarako, beharrezkoa dela deritzogu: bertako eta nazioarteko errealitateari buruzko begirada kritikoa zabaltzea; lankidetzari eta hezkuntzari buruzko eduki espezifikoak etengabe eguneratzea; baloreak gehitzea, eta irizpide etikoek eta gizartearen hobekuntzak gidatutalp garapena ahalbidetzen duten gaitasunak garatzea. Titulu hau UPV/EHUren berezkoa da, eta aurrez aurreko programa bat jarraitu ezin duten ikasleei zuzenduta dago.
Metodologia, formatua eta ibilbideak
Masterrak 60 ECTS kreditu ditu, programa osatzen duten 12 irakasgaietan banatuta.
12 irakasgai horiek 54 kreditu dituzte, eta beste 6 kreditu ikasleek egin beharreko Master Amaierako Lanari dagozkio.
Ikastaro bakoitzean honako hauek eskaintzen dira:
-
20 plaza master osoa egiteko;
-
7 modulu-plaza gehiago, 30 kredituko bi modulu bereizirekin (modulu amaierako lan bat barne, 3 kreditukoa).
Azken aukera horri esker, unibertsitate-espezializazioko titulu bat lortu ahal izango da: 1. modulua, Nazioarteko Lankidetzan, eta 2. modulua, Hezkuntza Emantzipatzailean.
3 aukera daude:
-
Master-titulu 1 lortzea. Masterreko prestakuntzako 60 kredituetan matrikulatzea dakar.
-
Espezializazio-titulu bat eta master-titulu bat lortzea. Matrikulatu eta modulu bat gainditu behar da, ondorengo ikasturteren batean master osoan matrikulatzeko. Onartutako kreditu guztiak baliozkotzen dira (horiengatik ezer ordaindu behar izan gabe), ikerketakoak izan ezik: Master Amaierako Lana egin behar da.
-
Espezializazioko 2 titulu eta masterreko titulu 1 lortzea. Horrek esan nahi du modulu bat matrikulatu eta gainditu behar dela; ondorengo ikasturteren batean, matrikulatu eta beste modulua gainditu behar dela; eta, hurrengo ikasturteren batean, masterrean matrikulatu behar dela. Onartutako kreditu guztiak baliozkotzen dira (horiengatik ezer ordaindu behar izan gabe), ikerketakoak izan ezik: Master Amaierako Lana egin behar da.
Masterrari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikusi UPV/EHUko webgunea. Aurrez izena emateko online plataforman sartu.
Lotutako albisteak




