Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Globalizazioa eta Garapena Master Ofizialean sartzeko azken plazak (2025-2026)

Data: 2025(e)ko Ekainak 22

Uztailaren 2tik 4ra egongo da zabalik Globalizazio eta Garapena Master Ofizialean izena emateko azken epea. Hegoa Institutuak eta EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatutako bi unibertsitate-masterretako bat da hau.

Masterraren xedea da ikertzaileen prestakuntza eta espezializazio akademikoa lortzea, globalizazioaren fenomenoaren eta garapen-prozesuen alorrean. Diziplinarteko izaera dauka eta garapenari buruzko ikasketen (Development Studies) tradizioaren barruan txertatzen da.

Master honetan jorratzen diren gaien artean daude: garapen jasangarria, genero-ikuspegia, gatazkak eta segurtasuna eta ekonomia soziala.

Globalizazio eta Garapena masterrak Euskadin curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera ematen du. Titulua lortzeko nahitaezkoak ez diren arren, praktika horiek ikasturtean ikasitakoa gauzatzeko aukera ematen dute. Eta ikaslearentzat, nazioarteko lankidetzako erakundeekin lehen hartu-emana suposatzen dute.

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea masterra (online)

Titulu propioa da eta campus birtualaren bidez ematen dira eskolak.

Osorik (60 kreditu) egin daiteke masterra edo formatu modularrean: Nazioarteko Lankidetzako espezializazioa (30 kreditu) edo Hezkuntza Askatzaileko espezializazioa (30 kreditu).

Izena emateko epea zabalik dago oraindik.

Titulu hauek eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.


Informazio gehiago:

2025/2026 ikasturteko master ofizialetarako izen ematea, onarpena eta plazaren erreserba EHUren webgunearen bidez egiten da.

Kontsultatu hemen Hegoa masterren eskaintza osoa.

June Oribe Iriondo. Prestakuntza eta Irakaskuntza Arloa, Hegoa Institutua. june_oribe001@ehu.eus / 946 01 70 47.