Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
buruzko Ikasketa Institutua

Metodologia kuantitatiboak: zer ezkutatzen digute haien ustezko objektibotasunarekin?

Data: 2026(e)ko Martxoak 30

Martxoaren 18an, asteazkenean, Marta Luxán Serrano irakasleak Garapenari buruzko Ikasketetak Doktorego Programako mintegien beste saio bat eman zuen. Oraingo honetan, aurretik jorratutako metodologia feministak kontuan izanik, ikerketa bat egiteko aukeratzen ditugun datuen atzean egon daitezkeen objektibotasun-arazoei heldu zien.

Marta Luxán Serrano Soziologian lizentziaduna da EHUn, Demografian doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta EHUko irakaslea. Bere ikerketa berrienen artean nabarmentzen da: “Dislocando las fronteras del conocimiento, el género y el parentesco. La amistad como política y redefinición de los afectos y la reciprocidad”. Gainera, estatistiketarako, genero-ikuspegi intersekzionala duen gida teoriko-praktikoaren egilekidea ere bada: Introduciendo la perspectiva de género interseccional en las estadísticas.

Bere mintegian, datu kuantitatiboek eraikuntza sozialarekin lotura banaezina dutela azaltzeko, horien eta imaginario sozialaren artean dauden erlazioak ikertzea oinarrizkoa dela nabarmendu zuen.

Bertaratutako pertsonen parte-hartzeari eta galderei esker, ikerketa kuantitatiboak egiten dugunean, ikuspegi feminista intersekzionala txertatzeko moduari buruzko hausnarketetan aritu ginen. Halaber, dominazio-dinamikak eta dinamika patriarkalak ez errepikatzeko bideetan sakondu genuen.