Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
buruzko Ikasketa Institutua

Arlo forentse eta psikosozialean aditua den nazioarteko lan-taldearen lehen bilera

Data: 2026(e)ko Martxoak 30

Joan den martxoaren 18an nazioarteko lan-talde bat eratu zen, batez ere medikuntza forentsearen eta psikologiaren arloetako adituek osatua, desagertutako pertsonen bilaketa eta identifikazio prozesuak hobetzen laguntzeko helburuarekin.

Lehenengo bileran, online egindakoan, desagertutako pertsonen identifikazio eta bilaketa prozesuetan giza eskubideen arloan egindako lanari lotutako esperientziak trukatu ziren.

Taldea gida bat prestatzen ari da, desagerpen behartuaren kasuetan senideei informazio forentsea modu egokian helarazteko. Bilera horretan azpimarratu zen gida horren egokitasuna tresna gisa, zeinak, giza eskubideen arloko praktika forentse eta psikosozialeko nazioarteko estandarretan oinarrituta, informazioaren transmisiorako eta biktimen senideekin harremanerako informazio garrantzitsua gehituko duen, eta testuinguru desberdinetan zein arlo honetan erantzukizuna duten pertsona eta erakundeek erabili ahal izango duten.

Parte hartu duten adituak hainbat herrialdetakoak dira: Espainiako Estatua, Kolonbia, Uruguay, Paraguai, Guatemala, Mexiko, Kanada eta Frantzia; horien artean dago Nazio Batuen Erakundeko gaur egungo errelatore berezia, epaiketaz kanpoko, sumariozko edo arbitrariozko exekuzioen ingurukoa.

Nazioarteko lan-talde honekin egindako prozesua eta gidaren prestaketa Francisco Etxeberriak (Aranzadi Zientzia Elkartea), Carlos Martín Beristain ikertzaileak, eta Irantzu Mendia Azkuek eta Gloria Guzmanek (Hegoa Institutua) osatutako talde batek koordinatzen ditu. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren babesa du.