Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Masterrean (online) izena emateko epea irekita dago
Apirilaren 15ean, asteazkenean, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Masterrean eta Nazioarteko Lankidetza edota Hezkuntza Askaitzailea unibertsitate-espezializazioetan (online) izena emateko epea zabalduko da.
Hegoa Institutuaren eta EHUren berezko honako tituluak gizarte-ekintzarekin lotutako hainbat esparrutako pertsonen gaitasun profesionala indartzera bideratuta daude, bai lankidetzaren eta/edo hezkuntzaren arloan dihardutenentzat, bai beste eremu batzuetan ari direnentzat.. Hiru programek aukera ematen dute tokiko zein nazioarteko errealitatea ikuspegi kritikotik aztertzeko; lankidetzarekin eta hezkuntzarekin lotutako edukiak etengabe eguneratzeko; eta balioak txertatu zein gaitasunak garatzeko, jardun profesionala irizpide etikoetan eta gizartearen hobekuntzan oinarritu dadin. Aurrez aurreko ikasketak egin ezin dituzten ikasleei zuzenduta daude.
Masterrak 60 ECTS kreditu ditu, 13 irakasgaitan banatuta, eta 6 ECTS kredituko Master Amaierako Lana. Unibertsitate Espezializazioek, Nazioarteko Lankidetza zein Hezkuntza Askatzailea, 6 edo 7 irakasgai dituzte, hurrenez hurren, eta 3 ECTS kredituko moduluko amaierako lana ere bai.
Programen iraupena honakoa da:
-
Master osoa 13 hilabetetan egingo da, 2026ko urritik 2027ko azarora.
-
Nazioarteko Lankidetzako espezializazioak 6 hilabeteko iraupena du (2026ko urritik 2027ko apirilera).
-
Hezkuntza Emantzipatzaileko espezializazioak 8 hilabeteko iraupena du (2027ko otsailetik urrira), udako etenaldia barne.
Ikasturte bakoitzean, 20 plaza eskaintzen dira master osoa egiteko, eta 7 plaza gehiago modulu bakoitzeko, unibertsitateko espezializazio titulua lortzeko. Lau aukera daude:
-
Master titulua eskuratzea (60 kredituak eginez).
-
Espezializazio titulua eskuratzea (modulu bateko 30 kredituak eginez).
-
Espezializazio titulua eta, ondoren, masterra egitea (aurretik egindako kredituak aitortzen dira, ikerketakoak izan ezik, eta Master Amaierako Lana egin behar da).
-
Bi espezializazio titulua eta ondoren masterra egitea (aurretik gainditutako kreditu guztiak aitortzen dira, ikerketakoak izan ezik, eta kasu honetan ere Master Amaierako Lana egin behar da).
Masterrari edo haren egitura modularrari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Hegoa Institutuaren edo Euskal Herriko Unibertsitatea-ren webgunea, jarri harremanetan titulazio hauen koordinazio teknikoarekin (maitane_campos001@ehu.eus / 946 01 71 31) edo Hegoa Institutuko prestakuntza-taldearekin (hegoa.inst.formakuntza@ehu.eus). Aurrez izena emateko, sartu dagokion online plataforman.
Hegoa Institutuaren prestakuntza-eskaintza osoa esteka honetan kontsulta dezakezu.
Lotutako albisteak