Zesar Martinez Hegoako irakaslearen heriotza

Data: 2026(e)ko Maiatzak 29

Zesar Martinez maiatzaren 26an hil zen, asteartean, egun batzuk aurrerago Gatikan bizikleta-istripu larria izan ondoren.

Zesar EHUko Soziologia eta Gizarte Langitza Saileko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea zen. Hegoako kide bezala, bereziki aktiboa izan zen lankidetza kritikoari eta gizarte-mugimenduei buruzko ikerketa-taldean eta Baserritik Mundura bezalako proiektu berritzaileetan. Nazioarteko Garapena eta Lankidetza eta Globalizazioa eta Garapena Hegoako Masterretan irakaslea zen.

Ikerketa eta irakaskuntza hainbat ekimen solidario eta internazionalistatan konpromiso iraunkorrarekin uztartu zituen urteetan zehar. Lan egin zuen gizarte-bazterkeriaren, euskararen eta hizkuntza-eskubideen, parte-hartze komunitarioaren eta formazio politikoaren eremuko gizarte-erakunde ezberdinekin ikerketa-ekintzako prozesuetan. Joxemi Zumalabe Fundazioko, Larrabetzuko Gurpide elkarteko eta Ehunka Sare Komunitarioarekin elkarlanean ari den unibertsitateko taldeko kidea zen.

Hegoatik gure doluminak eta besarkada bero bat helarazi nahi dizkiegu bere familiari, bikotekideari eta gertuagoko pertsonei, baita bera partaide zen gainerako erakunde eta ekimenei ere. Ez adiorik, Zesar.