Lankidetza #NormalenaDa
Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak eta GGKEen Koordinakunde Autonomikoen Sareak #NormalenaDa kanpaina jarri dute abian elkartasuna eta lankidetzarako politika publikoak defendatzeko.
Zentzu horretan, ohartarazi dute: “Garai arraroak bizi ditugu, oso arraroak. Garai hauetan elkartasuna, elkarrekiko laguntza eta lankidetza normalena direla gogoratu behar dugu. Arraroa elkartasuna kriminalizatzea da”.
Ekimenaren bidez, lankidetzarako politika publikoa defendatu nahi dute, PPk eta Voxek Extremaduran eta Aragoin lortutako gobernu akordioen ondoren: “Giza eskubideen unibertsaltasuna ezin da negoziatu. Gehien behar duenarentzako laguntza ezin da izan haren nazionalitatearen, jaioterriaren edo administrazio-estatusaren araberakoa. Gizateriak ez du salbuespenik onartzen”.
“Horregatik defendatzen dugu lankidetza”, azaltzen dute, “erronka komunei elkarrekin aurre egiten eta gizarte bidezkoagoak, seguruagoak eta gizatiarragoak eraikitzen laguntzen digulako”.
Informazio gehiago:
Lotutako albisteak