Data: 2021(e)ko Abenduak 17

Hegoa eta CDRE (UPPA) garapen deszentralizaturako lankidetzari buruzko esperientziak trukatzen ari dira

Joan den abenduaren 14an (10:30 - 14:00), garapenerako lankidetza deszentralizatuari buruzko lan-mintegi bat egin zen, eta honako hauek parte-hartu zuten: Géraldine Bachoue eta Maitena Poelemans, Université de Pau et des Pays de l 'Adour (UPPA) unibertsitateko Centre de Documentation et de Recherches Européennes (CDRE) erakundeko kideak, eta Jorge Gutiérrez, Irati Labaien, Eduardo Malagón, Iratxe Amiano eta Michel Sabalza hurrenez hurren, Hegoako (UPV/EHU) kideak. Gainera, Donostiako Udaleko (Silvia Carballo) eta Baionako Udaleko (Etienne Boutonnet) lankidetza-ordezkariek eta Frantziako SO Coopération (Magalie Noguès) Gobernuz Kanpoko Erakundeko (GKE) ordezkari batek parte hartu zuten jardueran.

Mintegia aurrez aurre egin zen Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eta birtualki ere jarraitu zioten UPPAren Europako eta Nazioarteko Ikasketetako Masterreko ikasleek.

Besteak beste, honako gai hauek jorratu ziren: nazioarteko lankidetza Frantzia mailan, garapenerako lankidetza deszentralizatua nazioartean, Espainia eta Euskadi mailan, Baiona eta Donostiako udalerrian, eta SO Coopération GKE baten mailan.

Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu honen barnean kokatzen da: «garapenerako lankidetza deszentralizatuari buruzko azterlana: nazioarteko ikuspegia».

Berri gehiago