Hegoak bat egin du ZEHARek bultzatutako "Deserrotuak" manifestuarekin
Bizitzarako ezinbestekoak diren lurraldeak eta habitatak suntsitzea onartzen duen eredu ekonomiko, politiko eta sozial batean bizi gara; eta, aldi berean, praktika hauen ondorioz ihes egin behar duten pertsonen lekualdatzeak deslegitimatzen eta kriminalizatzen dituena. Gainera, egoera hauek salatzen dituztenek indarkeria jasaten dute ordainetan.
Horregatik, pertsonei euren lurraldeetan bizitzea galarazten dieten eta planeta suntsitzen duten politiken aurka gaude. Kanporatzeak eragiten dituzten arrazoietan erantzukizunak hartzeko garaia da, bai eta leku seguru bat zein nazioarteko babesa bermatuko dituen mekanismoak martxan jartzekoa ere.
Manifestu osoa hemen irakur dezakezu.
DESERROTUAK kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.