Irango unibertsitate komunitatearenganako giza eskubideen urraketak salatu ditu Iranian Studies Association elkarteak
Association for Iranian Studies (AIS) erakundeak eta haren Committee for Academic Freedom (CAF) erakundeak komunikatu bat kaleratu berri dute Irango Errepublika Islamikoak Irango unibertsitate-komunitateari egindako giza eskubideen urraketak salatzeko.
2022ko irailaren 16an Mahsa Jina Amini gaztearen heriotzaren ondorioz sortutako protestak geldiarazteko Irango gobernua egiten ari den desegonkortze estrategiaren parte da unibertsitate-komunitatearen aurkako errepresioa. Ordutik ari dira protestak egiten, eta herritarren parte-hartzearen aniztasunagatik, genero-berdintasunean oinarritutako ikuspegiagatik eta hedadura geografikoagatik bereizten dira.
Irango diasporako hainbat GKEk emandako datuen arabera, hala nola Center for Human Rights in Iran, Iran Human Rights (IHRNGO) edo Human Rights Activists News Agency (HRANA), matxinadak hasi zirenetik 520 pertsona hil dira jada estatuko segurtasun indarren esku, 70 adingabe barne, eta dagoeneko lau dira exekutatutako pertsonak.
Informazio gehiago: https://associationforiranianstudies.org/