Unai Villalbak, krisi ekosozialari buruz, Naiz Irratian: “Erronka da pentsamendu sistemikoa garatzen jarraitzea”
“¿Kolapsatzen ari garela esan dezakegu?” Galdera honekin hasi zuen Eli Pagolak, Gelditu Makinak (Naiz Irratia) saioko kazetariak, Unai Villalba EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakaslea eta Hegoa Institutuko eta Gezki Institutuko masterretako irakasleari egindako elkarrizketa hau.
“Ez dago erantzun sinple bakar bat, baina horren norabidean goazela bai esan genezakeela”, erantzun zuen Unai Villalbak. Jarraian, krisi ekosozialak planteatzen dituen erronka nagusietako batzuk azaldu zituen, besteak beste, klima-aldaketak, biodibertsitatearen galera, lehengaien garestitzea eta gerrak.
Erronka hauen aurrean, Unai Villalbak pentsamendu sistemiko eta konektatua garatzen jarraitzea irtenbide bat bezala planteatu zuen. Hau da, ez identifikatzea bakarrik unean uneko gai esanguratsu eta konkretuak, baizik eta ulertzea gai guzti horiek lotuta daudela, batzuetan modu agerikoan eta besteetan ez agerikoan.