Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Oraindik ez duzu bisitatu “Bakea eta memoriaren aldeko aktibismo feministaren mapa”?

Data: 2023(e)ko Martxoak 27

Webguneak, alde batetik, gatazka armatuetan eta sistema errepresiboetan gertatutako giza eskubideen urraketa larrien zigorgabetasunaren kontrako borrokan, nazioarteko emakumeen mugimenduek gauzatutako ekintza nabarmengarriak jasotzen dituen mapa bat aurkezten du. Eta, bestetik, genero-justizian eta eskubideen errespetuan oinarritutako bake-eredu bat eraikitzeko kolektiboki lan egiten duten emakumeen testigantzen artxibo bat.

Webgunearen helburuak lan hori ikusaraztea, gatazka armatuei eta bakearen eraikuntzei buruzko gogoeta feminista elikatzeko baliabide pedagogikoa eskaintzea, eta emakumeen justiziaren aldeko borrokaren memoria kolektiboa sendotzea dira. Eraikitzeke dagoen espazio bat da webgune hau, eduki berriekin etengabe elikatzen jarraitu nahi duguna.

www.feminismoporlapaz.eus/eu

Lotutako albisteak