Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

RIED aldizkariak trantsizio ekosozialei eta ekonomia sozial eta solidarioari buruzko artikuluak aurkezteko deia egiten du

Data: 2023(e)ko Uztailak 24

RIED aldizkariak (Revista Iberoamericana de Estudios del Desarrollo, gaztelaniaz) monografiko bat prestatzen ari da, “Contribuciones de la economía social y solidaria a las transiciones ecosociales” izenekoa. Monografiko honetarako ikerketa-artikuluen proposamenak onartuko ditu 2024ko ekainaren 1era arte.

RIED CATCODES (Cátedra de Cooperación para el Desarrollo, gaztelaniaz, Zaragozako Unibertsitatea) eta REEDES-ek (Red Española de Estudios de Desarrollo, gaztelaniaz) editatutako argitalpena da. Aldizkari zientifikoen plataforma garrantzitsuenetan indexatuta dago, hala nola, SCOPUS edo Clarivate.

Deialdi honen xede den monografikoak Hegoa Institutuaren ekarpena ere badu, erakunde koeditore gisa. Zehazki, Hegoak Trantsizio Ekosozialei eta Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko taldearen (TELESS gaztelaniaz) bitartez parte hartzen du, Giza Seguratsunari, Tokiko Giza Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Taldeko (UPV/EHU) kidea dena.

Elkarguneen bilaketa

Bai Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS), bai gaur egungoaren ordezko ereduak aztertzen dituzten trantsizio ekosozialak bilatzeak, literatura akademikoaren aldetik gero eta arreta handiagoa jaso dute azken urteotan, baina oraindik ez dago sinergiak eta elkarguneak (edo balizko gatazkak) bilatzeko bi ikuspegiak batzen dituen lan nahikorik.

Monografiko honek norabide horretan lagundu nahi du. Ekarpen originalak espero dira, azterketa teorikoak egiten laguntzeko, bai eta ikuspegi kritikotik enpirikoki eta teorikoki ondo oinarritutako azterketa-kasuak egiten laguntzeko ere.


Informazio gehiago REEDESeko webgunean eta esteka honetan auki dezakezu. 

Lotutako albisteak