Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

“Hay Futuro si Hay Verdad” Azken Txostenaren liburuki guztiak paperean eskuragarri

Data: 2023(e)ko Irailak 26

Hegoaren Dokumentazio Zentroak (Bilbo) paperean izango ditu Hay futuro si Hay Verdad Azken Txostenaren liburuki guztiak hilabete honetatik aurrera. Txostena, bada, Kolonbiako Egiaren Batzordeak bere mandatuan zehar egindako ikerketa-prozesuaren emaitza da.

Ale horiek Azken Txostenaren inprimatutako lehen mila kopietariko bat dira. Horiek Apoyo a la divulgación y apropiación del informe final y del legado de la Comisión de la Verdad proiektuaren esparruan argitaratu dira paperean, eta proiektua Kolonbiako EBak eta Redprodepaz garapen eta bake programen saren nazionalak egikaritu dute, Europar Batasunaren laguntzaz.

Azken Txostena Egiaren Batzordeak egindako entzute, argitze eta egiaztatze prozesuaren emaitzarik garrantzitsuena izan zen eta erakunde horrek munduari utzitako ondarearen parte da. Kolonbiako gatazkaren kausei eta iraupenari buruzko elkarrizketa zabal eta iraunkorraren abiapuntu bat da, gatazka ez luzatzeko eta ez errepikatzeko beharrekoa dena.

Hay Futuro si Hay Verdad txostena 24 liburukik osatzen dute. Horiek hamar kapitulutan eta Convocatoria a la paz grande adierazpenean antolatzen dira. Edizio digitalak Kolonbiako Egiaren Batzordearen Ondarearen web orrialdean eta Hegoaren Liburutegi Digitalean daude eskuragarri.

Lotutako albisteak