Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kolonbiako Egiaren Batzordearen “El silencio es el hijo del miedo” dokumentala ingelesez dago eskuragarri

Data: 2023(e)ko Urriak 11

Atzerrian daude biktimekin egindako lanean, Kolonbiako Egiaren Batzordeak Gloria Lara Perdomoren bahiketa eta hilketa dokumentatu zuen, horren ikerketa penalaren esparruan. Gloria abokatu eta politikari kolonbiarra izan zen, eta, Julio César Turbay presidente zela, Ekintza Komunal eta Gai Indigenen zuzendari nazionala izan zen.

Batzordeak ikusi zuenaren arabera, krimen horiek egiteaz akusatutako pertsona askok muntaia judizialak, torturak, jazarpenak eta giza eskubideen beste urraketa batzuk pairatu zituzten. Horren ondorioz, pertsona horiek erbesteratu behar izan ziren, Suedia, Frantzia eta Austria bezalako herrialdeetara. Haien lekukotzari esker, Kolonbiako estatuak hainbat talde politikoren aurka egindako akusazioak eta kriminalizazioa atzeman ahal izan ziren, hala nola Nuevo liberalismo, Partido del Trabajo de Colombia eta Asociacion Nacional de Usuarios Campesinos (ANUC) línea Sincelejo taldeen aurkakoak.

Bai Gloria Lararen hilketak eta bahiketak eta bai gerora akusatuen aurka egindako giza eskubideen urraketek zigorrik gabe jarraitzen dute. Hala, kasua muntaia judizial bilakatu zela erakusten du El silencio es el hijo del miedo lanak. Halaber, erbesteak pertsonen eta familien bizitzan dituen ondorioak lantzen ditu. Izan ere, Kolonbiako historian ondorio horiek lantzen diren lehen aldia da.

Dokumentala, bada, kasuan parte hartzen duten lagunek 2021ean Bilbon ospatutako topaketaren emaitza da. Ingelesezko azpitituluak Hegoa Institutuak egin ditu, kasuan parte hartzen duten lagunek eskatuta, lana kolonbiar erbesteratuen harrera herrialdeetan ere zabaldu ahal izateko.




Kolonbiako Egiaren Batzordearen web orrialdean eta Semana aldizkariko artikulu honetan gai horri buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Lotutako albisteak