Proiektua Gatazkak, bakea eta segurtasuna

Zigorgabetasuna salatu: giza eskubideen defentsa Mendebaldeko Saharan

Proiektuaren helburua:

Saharako erakundeekin, giza eskubideen defendatzaileekin eta saharar diasporako gazteekin elkarlanean, proiektuak egiaren aitortzea eta saharar herriaren aurka egindako giza eskubideen urraketa larrien zigorgabetasunaren kontrako borrokan laguntzeko ikerketa, hedapen eta eragin ekintzak sustatzea du helburu.

Deskribapena:

Proiektuak jarraipena ematen dio Hegoak Saharako giza eskubideen aldeko erakundeekin batera egiten duen lanari. Ikerketa, dokumentazio eta eragin-gaitasunak indartzeko helburua du giza eskubideen urraketen eta zigorgabetasunaren aurkako borrokan.

Aurreikusitako ekintzen artean daude, besteak beste, dagoeneko dokumentatuta dauden giza eskubideen urraketen egoeraren sistematizazioa eta analisia; kasu horien estatu mailako zein nazioarteko instantzien intzidentzia ibilbide-orri baten bideraketa; eta desagertutako pertsonen senideen DNA laginen bilketa.

Era berean, giza eskubideen babeserako Afrikako mekanismoei buruzko ikastaro espezializatu bat eta SEADeko Giza Eskubideen Agenteen VIII. Topaketa organizatzea aurreikusten da. Ekimen horien bidez, Saharako giza eskubideen defendatzaileen gaitasunak indartu nahi dira, arreta berezia jarriz diasporako gazteengan eta, bereziki, emakumeengan.

Bestalde, proiektuak biktimentzako eta haien senideentzako laguntza psikosoziala, Saharako erakundeen komunikazio-estrategien babesa eta nazioko eta nazioarteko -Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Batzordea barne- erakunde eta mekanismoetan eragina izateko ekintzak ere aurreikusten ditu.

Azkenik, sentsibilizazio eta eztabaida publikoko jarduerak egingo dira, Saharako herriaren memoria historikoa, giza eskubideen urraketak eta justizia-eskubideen aldarrikapenak gizarteratzeko. Jarduera horien artean, Saharrak: frankismoaren eta frankismo ostearen beste biktimak. Memoria, desmemoria eta Espainiako Estatuaren erantzunkizunak liburuaren hedapena nabarmentzen da.


Informazio gehiago 

Argitalpenak: 

Erlazionatutako albisteak:

Xehetasunak

Taldea

Tatiana Montenegro
Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak
Almudena Sainz
Administrazioa eta finantzak
Andrea Gago Menor
Dokumentazioa, argitalpenak eta komunikazioa

Laguntzaileak

Carlos Martín Beristain
El Ghalia Djimi
Abdeslam Aomar Lahsen
Luis Mangrané

Laguntzaileak

Comisión Nacional Saharaui de Derechos Humanos (CONASADH)
Delegación del Frente Polisario en Suiza y Representación ante la ONU en Ginebra

Erakunde finantzatzailea